parallax background

Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak

4. edizioa

Antolatzailea:
logo UNED-Bergara
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

0. Atarikoak: Komunikazio eraginkorraren oinarriak.

0.1. Erretorika: marko teorikoa eta aribide praktikoa.

0.2. Komunikazio egoera bakoitzaren diagnostikoa. Diskurtso motak.

0.3. Aldiro helburu lorgarri bat nola ezarri.


1. Testugintza-1. Sormena. Osagaiak inguratzen.

1.1. Gai barruko osagaiak eta "gaiz kanpokoak". Erreferentzien biltegia.

1.2. Sormena: mekanismo eta estrategiak.

  • Miaketa sistematikoa. Menuak, azpimenuak. Konparatu, asmatu...
  • Buru-huste, ideia-olde, brain-stormingak...
  • Uztar ezinak uztartu. Mami-molde: axolako gaia / erreferentzia
  • Bestela begiratu.

  • 2. Testugintza-2. Egitura.

    2.1. Kalkulu erretorikoa. Zer den eta nola erabili.

    2.2. Diskurtsoaren atalak: Hasiera, amaiera eta beste.

    2.3. Diskurtsoa, osotasun bakar: egitura-aukerak.


    3. Testugintza-3. Formulazioa.

    3.1. Formulazio mekanismo eta estrategia unibertsalak: baliabide poetiko-erretorikoak.

  • Figurak eta tropoak. Metafora eta metonimia.

  • 3.2. Objektuak hitzez eraikitzen:

  • Hiperbole + (metonimia / metafora).
  • Oximoron, litote, pleonasmo...

  • Euskararen berezko baliabide eta mekanismoak. Dakiguna ikasten.

  • Lexikoa: adjektibo aukera zabaltzen.
  • Atzizkiak, Hitz-elkarketa.
  • Lokuzioak, altxor agor ezina.

  • 3.3. Hizkera bizia:

  • Paralelismo, antitesia, elipsia...
  • Atsotitzak, eslogan eredu.
  • Hitza: soin, soineko, soinu: aliterazio, onomatopeia eta beste.
    • Hitz jokolasak: homonimia, polisemia...
    • Palindromo, aurpegi biko hitzak, hitz beteak...
  • 3.4. Makro-baliabide bat: konkrezioa.

    3.5. Esapide fosilduak biziberritzen.

    3.6. Erregistro-imitazioa.


    4. Hizkera xaloa (Plain language).

    4.1. Hizkuntza teknologia berrien garaian: eskuz hitz egin, ahoz idatzi. Ahozko eta idatzizko mintzairen nahaste-borrastea. Hizkera xaloaren dekalogoa.

    4.2. Ahozko Testu Idatzia (ATIa).

  • ATIaren oinarri teorikoak. ATIaren arauak.
  • ATIa noiz.

  • 5. Ahotsa diskurtsogintzan.

    5.1. Norberaren esateko gaitasuna (nEGA).Ahotsaren alderdi mekanikoak: ozentasuna, ebakera, lastertasuna, pausa-isiluneak…

    5.2. Ahotsaren kudeaketa erretorikoa. Distantzia-erregistroak. Distantziak hitzez nola eraiki.

  • Formaletik informalera: formaltasun eskala.
  • batu vs euskalki; ahozko vs. idatzizko.
  • Informaltasuna: hitanoa eta beste.

  • 6. Gorputz mintzaira eta espazioaren kudeaketa.

    6.1. Alderdi mekanikoak: kokapena, gorputz jarrera eta keinu-imintzioak.

    6.2. Baliabide osagarriak ahozko diskurtsoan: Power Point eta beste.

    6.3. Gorputz mintzairaren eta espazioaren kudeaketa erretorikoa: begirada ardatz.


    7. Testutik inprobisaziora.

    7.1. Gidoi erretorikoa.Teoria eta praktika.

    7.2. Inprobisazioa. Lehen urratsak.

    7.3 Naturaltasuna eta jendaurreko nortasun/irudia.


    8. Hortik aurrerakoak.

    8.1. Izuari neurria hartzen (komunikazio ekintza planifikatzen).

    8.2. Norberaren komunikazio gaitasuna nola ebaluatu. Proposamen bat.

    8.3. Komunikazio gaitasuna etengabe landu beharra.


    9. Bibliografia eta bestelako erreferentziak.

    Joxerra Garzia ahozko eta idatzizko komunikazioan adituak irakatsitako ikastaroa

    Joxerra Garzia Garmendia

    Filosofian eta Kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktore (EHU, 1999), ahozkotasunaren eta bereziki bertsolaritzaren ikerketa jorratu izan du. Bertsolaritzari buruzko lan ugariren egile, bere ikuspegiaren laburpena 2021ean Etxepare Institutuak argitaratutako Bertsolaritza liburuan aurki daiteke (PDFa sarean, lau hizkuntzatan). Ahozko literaturari dagokionez, Oral Tradition aldizkariak bertsolaritzari eskainitako ale monografikoaren zuzendari izan zen, eta ale horretako lau artikuluren egile. Ikastaro honekin estuago lotuta, Jendaurrean Hizlari liburuaren egile da, unibertsitateko zenbait ikasketatan testu liburu gisa erabiltzen dena. Bestalde, hainbat erakundek antolatutako oratoria ikastaroak ematen ditu 2013an erretiroa hartu zuenetik. Idazle gisa, ia genero guztiak landu ditu (narrazioa, poesia, saiakera...), eta hainbat literatur sari irabazi (Donostia Hiria narrazioan, Irun Hiria eta Espainiako kritikarena poesian, Baporea gazte literaturan, ...), 2009an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia Saria eman zion, euskararen alorrean egindako lanengatik.


    Kolaboratzailea

    Asmoz-Logo