parallax background

Irakaslea

Joxerra Garzia Garmendia

Filosofian eta Kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatean doktore (EHU, 1999), ahozkotasunaren eta bereziki bertsolaritzaren ikerketa jorratu izan du. Bertsolaritzari buruzko lan ugariren egile, bere ikuspegiaren laburpena 2021ean Etxepare Institutuak argitaratutako Bertsolaritza liburuan aurki daiteke (PDFa sarean, lau hizkuntzatan). Ahozko literaturari dagokionez, Oral Tradition aldizkariak bertsolaritzari eskainitako ale monografikoaren zuzendari izan zen, eta ale horretako lau artikuluren egile. Ikastaro honekin estuago lotuta, Jendaurrean Hizlari liburuaren egile da, unibertsitateko zenbait ikasketatan testu liburu gisa erabiltzen dena. Bestalde, hainbat erakundek antolatutako oratoria ikastaroak ematen ditu 2013an erretiroa hartu zuenetik. Idazle gisa, ia genero guztiak landu ditu (narrazioa, poesia, saiakera...), eta hainbat literatur sari irabazi (Donostia Hiria narrazioan, Irun Hiria eta Espainiako kritikarena poesian, Baporea gazte literaturan, ...), 2009an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia Saria eman zion, euskararen alorrean egindako lanengatik.


Kolaboratzailea

Asmoz-Logo